Eskari agregatuaren biderkatzaileak eta IS-LM funtzioa ekonomia islamikoan

  1. Gontzal Ruiz-Beneitez
  2. Kepa Astorkitza
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2024

Número: 45

Páginas: 365-401

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.23989 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Ekonomia islamikoa arau islamikoak betetzen dituen sistema ekonomikoa da. Arau horien betekizunak sistema ekonomiko bereizgarri baten existentzia ondorioztatzen du. Ezaugarri nagusiak hauek dira: interestasen gabezia, zakat zerga etikoaren existentzia, eta infaq borondatezko ordainketa. Interes-tasak debekatuta daude Koran liburuan. Ezaugarri berezi horiek ekonomian dituzten eraginak aztertzen dira lan honetan. Hasteko, zakat eta infaq bider-katzaile keynestarrak indartsuago bihurtzen dituzte. Beraz, diru-transferentzia mota horiek eskari agregatuaren barnean dauden aldagaietariko baten aldakuntzak errentan eragin handiagoa izatea ondorioztatuko du. Gainera, interestasen debekuaren ondorioz, gaur egun erabiltzen diren eredu makroekonomikoak goitik behera aldatzen dira. Lan honetan, ekonomia islamikoaren printzipioetan oinarritzen den IS-LM eredu bat proposatu da, geroago IS-LM-DA eredu orokorraren funtzionamendua azaltzeko.