Hiri Drainatze Sistema Jasangarriak (HDSJ) eta haien eragina hirietako isurketa-uren kalitatean
- Ainhoa Lekuona Orkaizagirre
- Maite Meaurio Arrate
- Ainara Gredilla Altonaga
- Eneko Madrazo Uribeetxebarria
- Maddi Garmendia Antin
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2024
Zenbakia: 45
Orrialdeak: 171-190
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Garapen Iraunkorreko Helburuak
Laburpena
Azken aldiko ikerketetan Hiri Drainatze Sistema Jasangarriak (HDSJ) hirietako isurketa-uren bolumena murrizteko eta beren kalitatea hobetzeko tresnatzat aurkezten dira. Funtzioaren arabera, lau multzo bereizten dira: jatorria kontrolatzen dutenak, abiadura moteltzen dutenak, biltegiratze-sistemak eta infiltrazio-sistemak. Artikulu honen helburua izan da HDSJ-ek isurketa-uren kalitatean izan dezaketen eragina ebaluatzen duten ikerketen gainbegiratu bibliografikoa egitea, eta, horrekin batera, EAEko egoera aztertu da. Isurketa-uretako kutsatzaile nagusien artean metal astunak, ongarriak eta konposatu organikoak daude. Konposatu horiek uretan disolbatuta edo partikuletan adsorbatuta egon daitezke, eta bi formak murrizteko metodoek dekantazio-etapa eta iragazketa-etapa izaten dituzte: lehenak partikuletan adsorbatuta daudenak murrizten ditu eta bigarrenak bi formatakoak. Bi etapa horiek integratuta dituzten HDSJ-ek emaitza onak eman dituzte. Sis-tema ohikoenei dagokienez, zoladura iragazkorrek eraginkortasuna erakutsi dute metal astunak eta fosfatoak murrizteko, eta bioerretentzio-sistemak ere tresna interesgarriak izan daitezke, landaredia-geruzak isurketa-urak xurgatzen eta eraldatzen lagundu baitezake. Jasangarritasunaren aldeko proiektuen bidez, hainbat HDSJ ezarri dira Gipuzkoan; esaterako, Legazpiko zein Donostiako Udalek zoladura iragazkorrak ipini dituzte zenbait aparkalekutan eta sistema horien eraginkortasuna ebaluatzeko aukera ematen dute, HDSJ-ak zeharkatu aurreko eta ondorengo ur-laginen kalitatea alderatuz.