Ebaluazio-prozesua irakaskuntzanituna 2021 inkestaren kasua

  1. Mikel Erkoreka González
  2. Jonatan García Rabadán
  3. Jon Garro Albaina

Éditorial: Servicio de Publicaciones ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-672-0

Année de publication: 2024

Pages: 35-48

Type: Chapitre d'ouvrage

Résumé

Emaitza akademikoei buruzko ikerketek garrantzi nabarmena dute testuinguruaren diagnostikoa egiteko, eta funtsezko tresna dira ikaskuntzaren emaitzak eta irakaskuntza-metodoak etengabe hobetzeko. Ildo horretatik, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak (UPV/EHU) Ituna 2021 inkesta abian jarri zuen, UPV/EHUko ikasleek Ekonomia Itunaren gainean zuten ezagutza-maila aztertzeko, eta unibertsitate-graduan zehar jakintza horrek aldaketarik ote zuen ikertzeko. 2021-2022 ikasturteko lehen lauhilekoan zehar aurrez aurreko 1.686 inkesta egin ziren, hiru lurralde historikoetako campusetan. Inkestaren unibertsoa lehen eta laugarren mailako ikasleetara mugatu zen, Ekonomia Itunarekin lotura akademiko estuagoa duten 5 fakultateetan: Ekonomia eta Enpresa, Zuzenbidea, Gizarte eta Komunikazio Zientziak, Hezkuntza eta Letrak. Ituna 2021 inkestaren bidez lortutako emaitzei esker, modu fidagarri eta objektiboan detektatu ahal izan da UPV/EHUko ikasleek jakintza-maila mugatua dutela Ekonomia Itunaren eta euskal zerga-sistemaren gainean. Era berean, emaitza horiek ikasturte eta fakultateen arabera segmentatu ahal izan dira, testuinguru bakoitzaren indarguneak eta hobetzeko aukerak identifikatuz. Azkenik, diagnostiko horrek etorkizunean Ekonomia Itunaren irakaskuntza hobetzera bideratutako proposamen zehatzak egitea ahalbidetzen du.