Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa

  1. Gutiérrez Paz, Arantza
  2. Fernández Astobiza, Itxaso

Publisher: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano

ISBN: 84-8438-070-X

Year of publication: 2005

Type: Book

Abstract

Fresko, natural, bat-batekotzat jasotzen du entzuleak irrati-diskurtsoa. Hori gertatzeko, berriz, oso lan sakona egin behar du atzetik gidoigileak. Inprobisaziorako leku gutxi uztea da arrakasta lortzeko biderik onena: "inprobisaziorik onena idatzita dagoena da-eta". Diskurtsoa ondo eratuta, josita, lotuta dagoelarik, entzuleak ez ditu "puntadak" nabaritzen, horiek akatsek agerian uzten baitituzte. Beraz, gidoi on bat egitea ezinbestekoa da irratsaioa ondo atera dadin. Eskuliburu honetan, irratsaioak egiteko orduan gidoigileek kontuan hartu behar dituzten aholku batzuk eta adibideetatik ateratako irtenbideak zein beste batzuek aukeraturiko bideak ere eskaintzen ditugu. Baliagarriak izan daitezen espero dugu. Dena den, nahikoa ez dena jakin badakigunez, eskuliburu honekin batera hiztegi on bat (edo batzuk) eta gramatika- zein sintaxi-eskuliburuak ere behar-beharrezkoak ditu gidoigileak edota irrati-idazleak, baita sormen-puntu bat ere.