Aurrenerabeek informazio eta komunikazio teknologien erabileraren inguruan duten pertzepzioaren azterketa, aldagai pertsonal eta akademikoak kontuan hartuz

  1. Irati Becerril-Atxikallende 1
  2. Joana Jaureguizar Alboniga-Mayor 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Libro:
XXX Jornadas de Investigación en Psicodidáctica: Facultad de Educación de Bilbao Leioa, 23 de noviembre de 2023
  1. Ursula Luna (ed. lit.)
  2. Maria Victoria Urruzola (ed. lit.)
  3. Jon Martín Etxebeste (ed. lit.)
  4. Amaia Serrano-Mariezkurrena (ed. lit.)

Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-651-5

Año de publicación: 2024

Páginas: 65-76

Congreso: Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (30. 2023. Leioa)

Tipo: Aportación congreso

Resumen

Azken hamarkadetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) mundu mailan hedatu dira, testuinguru pertsonaletan zein akademiko edo profesionaletan aldaketa ugari eraginez. Tresna hauek hasieran helduek erabili arren, azken urteotan gazte eta haurren artean ere zabaldu dira, gero eta gehiago eta adin txikiagoetan erabiltzen hasiz. Ikerketa desberdinen aburuz, nahiz eta haur txikiek IKTak erabili, ez da nerabezaroaurrera arte, gazteak beren pantailadun gailu elektronikoa izaten hasten direnean, gehienetan mugikor adimentsu bat izanik. Zeharkako ikerketa kuantitatibo honen bidez aurrenerabeen pertzepzioa jaso da haiek IKTez egiten duten erabilera aztertuz, eta baita, erabilera horren erlazioa aldagai pertsonalekin (autokontrola) eta akademikoekin (errendimendu akademikoa) ere. Horretarako Bizkaiko eskola publiko bateko Lehen Hezkuntzako 3. zikloko 166 ikaslek parte hartu zuten. Ikerketaren emaitzek erakusten dutenez, aurrenerabeek orokorrean ez dituzte IKTak modu problematikoan erabiltzen; hala ere ezinbestekoa da alfabetatze digitala hezkuntza formalaren bidez sustatzea. Horrez gain, emaitzek erakusten dutenez, ikasleek IKTez egiten duten erabilera guztiz erlazionatuta dago autokontrolarekin eta errendimendu akademikoarekin