Hiztunaren genero nahasmendua.Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak
ISSN: 1130-8435
Year of publication: 2024
Issue Title: Txillardegi-Hausnartu Sariak (2023)
Issue: 130
Pages: 79-105
Type: Article
More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Abstract
Artikuluak hizkuntza gutxituen inguruan gertatutako generizazio prozesuak ditu aztergai, euskararen erabileran antzemandako feminizazioa adibidetzat harturik. Joera hau 1990 hamarkadan azaleratu zen, emakumezkoek gizonezkoek baino euskara gehiago erabiltzen zutela islatzen zuten datu estatistikoei esker. Ustezko feminizazio hori abiapuntua da euskararen indarberritze prozesuan zehar generoarekin lotutako lau gertakari aztertzeko: jakintza soziolinguistikoaren generizazioa, hiztunaren esentzializazioa, indarberritzearen feminizazioa eta hiztun estatistiko bitarraren finkapena. Eztabaidan nabarmentzen dugu hiztunen kategorizazioak eta errepresentazioak (tartean sexu-generokoak), ezberdintasunak agerrarazteaz gain horien eraikuntzan eta finkapenean eragiten dutela, hainbat ondorio ekarriz.