Ikasleek heziketa fisikoko klaseetarako duten motibazioagurasoen eragina

  1. Aitor Sarriegi Larrañaga
  2. Saioa Urrutia Gutiérrez
  3. Izaskun Luis de Cos
Buch:
Psikodidaktikako XXVII. jardunaldiak: 2020ko azaroaren 24a
  1. Daniel Losada Iglesias (ed. lit.)
  2. Nahia Delgado de Frutos (ed. lit.)
  3. José Ignacio Escudero Legarreta (ed. lit.)

Verlag: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-316-8

Datum der Publikation: 2021

Seiten: 127-138

Kongress: Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (27. 2020. Bilbao)

Art: Konferenz-Beitrag

Zusammenfassung

Familiek jaiotzetik haurren garapenean eragina dute, batez ere gurasoek, zeinak haurraren eta inguruaren bitartekari izaten diren, beharrezkoa duten babesa eta gidaritza emanez. Ikerketa honen helburuak alde batetik, gurasoen eta nerabeen jarduera fisiko eta kirola aztertzea eta erlazionatzea da, eta, bestetik, gurasoen jarduera fisiko eta kirolaren praktikak nerabeen heziketa fisikorako motibazioan duten eragina aztertzea. Ikerlan honetan 81 ikaslek hartu dute parte (46 neska; 35 mutil), 13 eta 17 urte bitartekoak (M=14.87). Datuak jasotzeko “ad-hoc” galdetegi bat erabili da eta batezbestekoen konparaketak egin dira. Emaitzek erakutsi dute, alde batetik, gurasoen jarduera fisikoa eta kirola eta nerabeena erlazionaturik daudela. Bestetik, heziketa fisikorako motibazio intrinsekoa eta erregulazio identifikatua altuagoa izan da aitak jarduera fisikoa eta kirola praktikatzen baditu. Honekin batera, amaren jarduera fisiko eta kirol praktikak ez du ezberdintasun esanguratsurik sortu nerabeen motibazioan.