Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta

  1. ALTUNA RAMIREZ, JAIME
Supervised by:
  1. Jone Miren Hernández García Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 10 July 2023

Type: Thesis

Teseo: 819253 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Doktorego-tesi honetan nerabezaroan ematen den hizkuntza-sozializazioan sakondu dut. Euskararenbiziberritze-prozesuaren baitan gaur egun dauden hizkuntza-dinamika batzuk aztertu ditut ikerketaetnografiko baten bidez. Aisialdi esparruko (eskolatik eta familiatik kanpo) eremu ez-formalean garatududan esperientzia etnografikoaren bidez, euskararen inguruan egin diren azterketetan antzemandakobi gabeziari aurre egin nahi izan dizkiot. Batetik, gazteen ikuspegia eta ahotsa ikerketaren oinarria izatensaiatu naiz eta adinaren kategorizazioak eta hari lotutako ezaugarri sozial eta kulturalek hizkuntzapraktiketaneta ideologietan duten eragina aztertu dut. Bestetik, hizkuntza gutxitua dagoen testuingurubatean generoa aldagaia hizkuntza-dinamikekin nola gurutzatzen den esploratu dut. Ikerketan, beraz,zenbait neraberen hizkuntza-praktikak, bizipenak, ideologiak eta gogoetak jaso ditut hurbiltzeetnografikoaren bidez. Batez ere, gaur egun Euskal Herrian 11-16 urte bitarteko gazteen artekohizkuntza dinamiken berri jaso dut, aktoreen iritzia eta hausnarketatik abiatuta. Ikerketa kirol eremukohamar taldetan (10 praktika-komunitate) burutu da 130 neraberekin eta talde horiekin lotura zutenpertsona heldu gutxi batzuekin.