Tokiko garapen sistema irekien marko anaitico eta operatiboa. Nafarroa garaiko sakana eskualdeko garapen esperientziaren azterketa

  1. GARMENDIA ALBARRACIN, JOSEBA MIKEL
Zuzendaria:
  1. Gregorio Etxebarria Kerexeta Zuzendaria
  2. Aitziber Etxezarreta Etxarri Zuzendaria
  3. Xabier Gainza Barrencua Zuzendaria
  4. Mikel Zurbano Irizar Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2023(e)ko uztaila-(a)k 04

Mota: Tesia

Teseo: 822269 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Tesi honetan Tokiko Garapen Sistema Irekia bezala izendaturiko marko kontzeptual operatibo eta analitikoa proposatu da, tokiko eskalan garapen ekonomiko endogenoa sustatzeko eta esperientzia horiek aztertzeko tresna bezala. Globalizazioaren testuinguruan, eskala anitzeko metaketa eta erregulazio eredu espazialeranzko eraldaketan kokatuta, estatuz azpiko lurraldeek abantaila lehiakorrak eraikitzeko gaitasunak sostengatzen dituzten arrazoi ekonomikoak arakatu dira. Azken hamarkadetako lurralde politiken inguruko eztabaidak jaso eta garapen endogenoaren paradigmako autore esanguratsuen ekarpen analitikoak bildu dira. Lurralde garapen eta berrikuntza ereduek tokiko eskalara eta paradigma endogenora egokitzeko dituzten mugak eta ezintasunak antzeman dira. Bestaldetik, zati enpirikoan Nafarroa Garaiko Sakana eskualdean 2011-2022 bitartean garapen ekonomikorako esperientziaren genesia eta bilakaera aztertu da, proposaturiko marko kontzeptualaren baliagarritasuna baieztatuz, eta arreta berezia eskainiz haraneko ehun industrialaren analisiari, batez ere merkataritza-artikulazioari, berrikuntza esparruko lankidetzari eta enpresa baitako berrikuntza prozesuari.