Akuifero-Modeloaren Garapena Irakasleen FormakuntzanMaketen Errebisioa eta Manipulazioa
- Nahia Seijas
- Araitz Uskola
- Olatz Arbelaitz Gallego (ed. lit.)
- Ainhoa Latatu Núñez (ed. lit.)
- Elixabete Pérez Gaztelu (ed. lit.)
Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano
ISBN: 978-84-8438-864-7
Argitalpen urtea: 2023
Orrialdeak: 235-242
Biltzarra: Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz (5. 2023. Donostia)
Mota: Biltzar ekarpena
Laburpena
Herritarrek akuiferoei buruzko ezjakintasuna erakusten dute, eta horrek baliabide honen kudeaketari buruz erabaki informatuak hartzea eragozten du. Zientzia hezkuntzak badu zer egiterik, hala nola, akuiferoei buruzko modelizazio praktikak garatuz eta maketekin lan eginez. Maketak asko erabili izan dira geologiaren irakaskuntzan, baina ikasleek oso gutxitan eraikitzen, ebaluatzen edo manipulatzen dituzte errealitatearekin alderatuz. Ikerketa honetan etorkizuneko maisu eta maistrek eraikitzen dituzten akuifero modeloak aztertu dira, eta prozesu horretan maketen errebisioak eta manipulazioak izan duen eragina. Sekuentzia bi urtez garatu da eta emaitzek erakutsi dutenez, akuifero-modeloa garatzeko maketak errealitatearekin errebisatzea eta hauek manipulatzea oso erabilgarria izan da.