La sostenibilidad desde la universidad: una reflexión interdisciplinar =

  1. Iñaki Lasagabaster Herrarte dir.

Editorial: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9860-766-6

Año de publicación: 2013

Tipo: Libro

Resumen

Lan honen helburua da irakurlea oso denbora laburrean garrantzia handia hartu duen arazo batera hurreratzea, hain zuzen ere, gure planetaren jasangarritasunera. Gaur egun, ingurumena babestea, gizakia ondasun naturalak aprobetxatzean egiten ari den gehiegikerien ondorioz Lurra bere horretan agor daitekeela ikustea, lehen mailako ardura bilakatzeaz gain, gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzeko modu berri bat behar dela ikusteko ardatz bihurtu da eta horrek berarekin dakar ezinbestean sistema kapitalista dei daitekeen hori aldatzea. Unibertsitateak lan honekin lortu nahi izan duena, egileek ahal izan duten heinean, zera izan da: interesa duten pertsonengana ezinbestean partzialak eta puntualak diren hausnarketa labur batzuk hurbiltzea, ingurumenaren jasangarritasunak elkarrengandik hain desberdinak diren Zuzenbidea, Arkitektura, Hizkuntzalaritza, Soziologia edo Kimika bezalako gaiak ulertzeko duen garrantziari buruz. Horrela, jasangarritasunari buruzko zeharkako hausnarketa bat egin nahi izan da, aurki bestelako bilakaera izango duena, ezagutza zientifikoa gizartera hurbiltzeko.