Ugalketako disrupzio endokrinoa Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)
- A. Valencia 1
- I. Rojo Bartolomé 1
- C. Bizarro 1
- I. Cancio 1
- M. Ortiz Zarragoitia 1
- 1 Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco
- Iñaki Alegría (ed. lit.)
- Ainhoa Latatu (ed. lit.)
- Miren Josu Ormaetxeberria (ed. lit.)
Publisher: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano
ISBN: 978-84-8438-539-4
Year of publication: 2015
Pages: 335-341
Congress: Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz (1. 2015. Durango)
Type: Conference paper
Abstract
Disruptore endokrinoak (EDC), ingurugiro-kutsatzaile kezkagarrienetarikoak dira animalien garapeneta ugalketarengan eragin kaltegarria dutelako. EDCetako batzuk eragin xenoestrogenikoa dute, ugalhormona femenino garrantzitsuena den eta garapen zein ugalketaren arduradun den estrogeno naturalaimitatzeko gai direlako. Ur araztegiek xenoestrogenoak isurtzen dituzte ibaietara, arrain arrenfeminizazioa sortuz. Azken urteetan Gernikako araztegiak isuritako konposatu kimikoen ondorioak ikertuditugu bertako Chelon labrosus korrokoien populazioan; non barrabiletan obozitoak dituzten arrak(intersex) aurkitu ditugu. Gure azken ikerketetan Gernikako korrokoi populazioaren efektuxenoestrogenikoen balioztatzearekin jarraitzeko asmoz eta, aldi berean Galindoko araztegiaren, Bilbohiritik ur-behera, eragin posiblea ikertzeko asmoz, C. Labrosus indibiduoak hartu ziren 2013ko ekaineaneta 2014ko otsailean. Gonaden ikerketa histologikoak eta xenoestrogenoen aurrean erantzuten dutenbitelogenina (vtg) eta cyp19a1a aromatasa geneen transkripzio-mailen analisiak burutu ziren. Bestemarkatzaile molekular berri batzuk, 5S rRNA eta tfiiia, obozitoen presentziaren adierazgarri direnak ereaztertuak izan ziren. Testikuluetan obozitoak zituzten intersex arrak behatu ziren, bai Gernikan eta baiGalindon. Intersex korrokoiek arrek baino 5S/18S rRNA indizea eta tfiiia transkripzio maila altuak azalduzituzten, emeen antzekoak. Bi markatzaile molekular hauek korrelazio positiboa adierazi zuten intersexlarritasun indizearekin. Ar eta intersexen vtg-ren transkripzio mailak ez zuten desberdintasunik azaldu.Laburbilduz, emaitzek Galindo eta Gernikako korrokoiak kimikari xenoestrogenikoei esposatuta daudelairadokitzen dute.