Interleukin-2 (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoen piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa
- N. Osinalde 1
- V. Sánchez Quiles 1
- V. Akimov 1
- B. Guerra 1
- B. Blagoev 1
- Irina Kratchmarova
-
1
University of Southern Denmark
info
- Iñaki Alegría (ed. lit.)
- Ainhoa Latatu (ed. lit.)
- Miren Josu Ormaetxeberria (ed. lit.)
Editorial: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano
ISBN: 978-84-8438-539-4
Año de publicación: 2015
Páginas: 710-715
Congreso: Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz (1. 2015. Durango)
Tipo: Aportación congreso
Resumen
2-interleukina (IL-2) eta IL-15a sistema immunologikoaren erregulazioan berebiziko garrantzia daukaten bi zitokina dira, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2Rβ eta IL-2Rγ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria ordea bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15aren arteko desberdintasunak azaltzeko ez dago argi nola den posible biek hartzaile berdinak erabili arren zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Honen gakoa aurkitzeko asmoz, masa-espektrometria erabilita IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako Tzeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak disekzionatu eta elkarren artean konparatu digutu. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak.