Periodontziako gida praktikoa

  1. Ana María García de la Fuente
  2. Ruth Estefanía Fresco
  3. Aitziber Fernández Jiménez
  4. Luis Antonio Aguirre Zorzano

Publisher: Servicio Editorial de la UPV/EHU

ISBN: 978-84-1319-592-6

Year of publication: 2023

Type: Book

Abstract

Eduki praktiko/kliniko handia duten irakasgaiak dira Odontologiako Gradu-Masterraren azken ikasturteetako eduki gehienak. Hori dela eta, gida praktiko hau egin da Periodontziako irakasgaietarako (Periodontzia I eta II) eta, horrela, laborategi-praktikak, mintegiak eta ikasgaien praktika klinikoak errazago egiteko.Era berean, funtsezkoa da Periodontzia I eta Periodontzia II-ko laborategi-praktikak eta mintegiak era egokian burutzea, datorren urtean haren homologoan, Periodontzia II-an, egingo diren praktika klinikoak maneiatu eta ebazteko. Praktika horiei esker, ikasleek irakaskuntza-gidan aurrez ezarritako gaitasunak eskuratuko dituzte.Praktika gida honen helburu nagusia Periodontziako ikasleei ezagutzak ulertzen eta eskuratzen laguntzea da. Irakasgaian bertan ez ezik, bosgarren mailako derrigorrezko beste irakasgaietan ere aplikatuko dira arlo honetan eskuratutako ezagutzak: Praktika Integratuak: Helduak I eta II, Praktika Integratuak: Haurrak, eta, hautazko irakasgai hauetan: Inplantologia eta Terapia Kirurgiko Birsortzailea Periodontzian.Birsortzailea Periodontzian.