Euskal leku adposizioakburu sintaktikoen egituraketa hierarkikoa
ISSN: 1273-3830
Argitalpen urtea: 2021
Zenbakia: 22
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Lapurdum: euskal ikerketen aldizkaria
Laburpena
Lan honetan, espazio harremanak adierazten dituzten euskarazko leku adposizioak aztertzea dut helburu. Horretarako, nazioartean zer eztabaitu den eta euskarara nola ekarri den aztertu ostean, euskarazko leku adposizioak sintaktikoki nola egituratzen diren azaltzeko proposamen bat aurkeztuko dut, hots, Pantchevaren (2011) Bide Sintagmaren deskonposaketa deritzan hipotesia. Lanean erakutsiko dudanez, hipotesi hau euskararako baliagarria da eta leku adposizio gehiagotara zabal daiteke, hala nola, hurbiltze adlatibora (-rantz), muga adlatibora (-raino) eta mendebaldeko lekukotasunetan ageri den ablatiboaren (-rean) eta prosekutiboaren (-ti) arteko oposaketa historikora, hain zuzen. Gainera, analisi hau euskarazko aldakortasun dialektala azaltzeko ere lagungarri izan daitekeela erakutsiko dut.