Exostosis subungueales en la infancia

  1. M. Suñol Amilibia
  2. F. Villalón Ferrero
  3. E. Arriola Oyanguren
  4. J.L. Ramos García
  5. V. Placeres Espino
  6. J.M. Pascual Rodríguez
  7. I. Eizaguirre Sexmilo
Revista:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Año de publicación: 2013

Número: 114

Páginas: 6-8

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Resumen

Exostosia hezurraren hazkuntza anomalo eta onbera da. Lesioa bakarra izan ohi da; anizkoitza izatekotan, gaixotasun hereditarioa izango litzateke. Azkazal azpiko exostosia maiztasun txikiko gaitza da, batik bat lehenengo behatzaren falange distalean agertzen dena. Haurtzaroan gertatzen denean, nerabezaroaren aurretik izan ohi da. Batzuetan, traumatismoa (bakarra edo errepikatua) edota infekzio lokala dira aurrekariak. Azkazal azpiko koskor mingarri bat bezala agertzen da. Atze-aurreko eta alboko proiekzio erradiologikoak egin behar dira gaitz hau ikertzeko. Tratamendua exeresi kirurgiko osoa da, berreritzea saihesteko. Behin betiko diagnostikoa azterketa anatomopatologikoak emango digu, ehun fibrokartilaginosoz inguratutako hezurraren ezohiko hazkuntza aurkitzean. Gure seriean 12 paziente daude: hamaikak oineko erpuruaren azkazal azpiko lesio bat izan zuten, 10-14 urte bitartean zituztelarik; beste gaixo batek, 6 urtekoa, lesioa bigarren behatzean zeukan. Azterketa klinikoak berak eragin diezaguke gaixotasun hau delako susmoa. Abiapuntu hori garrantzi handikoa da, behin erradiologia-ikerketa eginda, diagnosi bereizgarria lortu ahal izateko azkazal iltzatuarekin, azkazaleko beste gaitzekin eta kondroma periostikoarekin.