Inkesten emaitzetan oinarrituriko balorazio-adierazle orokorra sortzeko proposamena

  1. Zarragoitia, Ane
  2. Urkaregi Etxepare, Arantza
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2014

Título del ejemplar: 2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea

Número: 1

Páginas: 105-116

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Ebaluazio-tresna moduan erabiltzen direnean, inkestek eragozpenak sortzen dituzte beren informazio guztiaren ustiapenean. Askotan aldagai anitzeko analisiko tekniken berri ez izateak edota inkestek jasotako informazio guztia adierazle orokor batean bildu behar izateak daraman zailtasuna dela eta, inkesten datuen analisi estatistikoak bi aldagai uztartzen dituzten kontingentzi tauletara edo analisi deskribatzaileetara mugatzen da. Aldiz, azterketa honetan Korrespondentzia Anizkoitzen Analisia erabili da galdetegi bateko galderen modalitateak ordenatu eta beraien koordenatu faktorialeetatik abiatuz, datuetan jasotako informazio guztia biltzen duen tresna bat sortzeko, hau da, balorazio-adierazle orokor bat eraikitzeko. Adierazle hau automatikoki lortu ahal izateko, R-n programa bat garatu da. Eskuratutako adierazlean eragina duten faktoreak aztertu dira, hau hobekuntzarako erabilgarria eta fidagarria den tresna bilakatzeko. Aplikazio guztia, aurrera eraman da barruko mediku egoiliarren (BAME) programaren prestakuntza ebaluatzeko balioztatua zegoen inkesta baten datuekin.