Bere baitarako pentsamendutik jabegorik gabekora. Arrazoi-mugen inguruan

  1. Apaolaza Bernedo, Xabier
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 1999

Zenbakia: 30

Orrialdeak: 43-59

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

"Libération"-en ondorengo pentsamoldeen sorkuntzan parte hartuko dute fenomenologiak, existentzialismoak eta marxismoak. Momentu honetako kategoriak, honako hauek dira: iraultza, langileria, nia, kontzientzia, humanismoa, askatasuna, zentzua, fenomenoa, bibentzia, orokortasuna, dialektika. Hirurogeigarren hamarkadan kodigoa, estrukturak, zientzia, hizkuntz zientzia, semiologia dira kategoria berriak. Hirurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, berriz, deseraikitzea, posmodernitatea, desberdintasunaren pentsamendua dira hizpide. Pentsamendu desberdin hauek nola aldatzen diren eta aldaketa hauen bidea zein den argitzen edo adierazten saiatzen gara lan honetan.