Identitate kulturala eta boterea
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2003
Issue: 47
Pages: 97-110
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Identitate sozialaren eta boterearen arteko harremanak aztertzera dator saio hau, betiere gogoetaren muintzat gaur egungo euskal arazoaren kasu espezifikoa hartuta. Gizakiaren gizarteratzetik abiatuta planteatzen da identitate soziala, eta horren lorpena etengabeko prozesu gisa ulertzen da nola maila indibidualean hala kolektiboan. Era berean, botereak identitate nazionalarekin duen zuzeneko harremana bi mailatan gertatzen dela baieztatzen da, ez bakarrik subjektuen arteko elkarrekintzen mailan, baita norberarengandik at dauden egiturazko harreman-sare objektiboen mailan ere, eta bereziki azken horretan, gure azturak hor baitoaz mamitzen aldioro. Azkenean, azpimarratzen da pedagogiak praktika askatzailearekin eta etikarekin duen zerikusia, pentsatuz balio etikoetan oinarritutako heziketa dela gizarte gizatiarrago eta zuzenagoa eraikiz joateko berme nagusia.