J. Piaget eta Soziologia

  1. Apalategi Begiristain, Jokin
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2003

Número: 44

Páginas: 87-98

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Giza eta gizarte-zientzien alorrean behin ere ez gara geldituko ezagutza egiteko modu eta baliabide egokienez galdetzen. Plantea-mentu arrakastatsuak egon izan dira eta badaude, baina diziplinarteko aukera norbaitek eraginkortasunez erabili izan badu, hori J. Piaget izan da. Honela bada, nahiz eta artikulu honetan soziologia egiteko mol-deari zer ekarri dion bereziki aipatu, hau guztia ez dabil filosofia, pe-dagogia, antropologia edo psikologia diziplinetatik ere hain urrun. Zer-gatik ailegatu zen soziologiara agertzen digu berak. Baita soziolo-giaren erabilpena partziala izan zela ere. Baina ez zela izan arinkeria esan dezakegu. Giza eta gizarte-jakintzetarako egiazko arrazoibidea aurkitzearen aldeko erronka egin zuen. Horrela, ezagutza soziologi-koaren definizioa proposatu zigun. Azalpen soziologikoen eta psikolo-gikoen arteko lotura objektu bera edukitzean datzala ere baieztatu zuen. Epistemologia bat eraiki daitekeela haurraren pentsamendu- -prozesuaren ereduan defenditu zuen. Inhibizioaren interpretazio adierazgarria seinalatu zuen. Bestalde, bere sozializazio-ikuspegiak mugimendu sozialen eginkizunen ildora garamatzala esan dezakegu. Lege orokorrak lortu nahia xede egin zuen.