Revisión de la ingesta de cuerpos extraños en un servicio de urgencias de pediatría

  1. S. Garcia de Eulate Urdapilleta 1
  2. E. Jauregui Benito 1
  3. U. Fuente Diaz de Corcuera 1
  4. L. Gorostiaga Allende 1
  5. S. Torrus Carmona 1
  6. Z. Garcia Casales 1
  1. 1 Hospital Universitario Araba
    info

    Hospital Universitario Araba

    Vitoria, España

    ROR https://ror.org/01zc1f144

Aldizkaria:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Argitalpen urtea: 2023

Zenbakia: 124

Orrialdeak: 20-25

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Laburpena

Sarrera eta helburuak: Umezaroan gorputz arrotzen ingesta kontsulta arrazoi ohikoa da urgentzietako zerbitzuan. Gehienetan ustekabeko etiologia du eta umeetan egiten den larrialdiko endoskopia digestiboaren bigarren arrazoia da, hemorragiaren atzetik. Diagnostiko azkarra eta tratamendu egokia, kalitatezko prebentzioarekin batera, funtsezkoak dira bere ondorioak ekiditeko. Ikerketaren helburua Arabako Unibertsitate Ospitalaren Urgentzietako Zerbitzura urte bateko epean gorputz arrotzen ingestaren susmoarekin joan diren umeen berrikuspena egitea da. Metodoak: Ikerketa observacional eta erretrospektiba da, Urgentzietako Zerbitzura gorputz arrotzen ingestaren susmoarekin joan diren umeak jasotzen dituena, 2021ko irailaren eta 2022ko abuztuaren artean. Emaitzak: 67 pazientek parte hartu dute, batezbesteko 5 urteko adinarekin. Erauzi diren gorputz arrotz ohikoenak txanponak, arrain hezurrak, kanikak, jostailuak eta beste batzuk izan dira. Sintomei dagokionez, ohikoena sintomarik ez izatea izan da. Sintomak izatekotan ohikoenak hurrengoak izan dira: gorputz arrotzaren sentsazioa, eztula, botaka/botakagurea eta mina. Kokapen ohikoenak urdaila, hesteak, orofaringea eta esofagoa izan dira, maiztasun horretan. Diagnostikorako erradiografiak erabili dira kasuen %58an. Eskuzko erauzketa orofaringean kokatuta dauden gorputz arrotzen kasuan egin da eta erauzketa endoskopikoa, berriz, bi pazienteetan egin behar izan da (esofagoan kokatutako gorputz arrotzen kasuan). Jarraipenerako erradiografiak erabili dira ume gehienen kasuan, objektuaren kanporatzea ziurtatu arte. Ondorioak: Paziente gehienak sintomarik gabe egoten dira, tratamendu kontserbadorea bigilantziaren bidez nahikoa izanda. Kalte larriak egon daitezkeenen kasuetan urgentzietako endoskopia kontsideratu behar da. Heziketa eta prebentzioa funtsezkoak dira gertaerak eta ondorioak murrizteko.