Euskal gatazka binetatan1998ko eta 2006ko su-etenetan. Hego Euskal Herriko egunkarietan landutako markoak
- ALONSO FRADUA, BITOR
- Mario Zubiaga Garate Director/a
- Edorta Arana Arrieta Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 04 de mayo de 2023
Tipo: Tesis
Resumen
Tira politikoak, diskurtsoak jorratzeko euskarri grafikoak diren heinean, ikerketa honen muina dira. Euskal gatazkaren une zehatz bitan argitaratutako bineta politikoak aztertzen dira egunkari bakoitzak, euskarri grafiko horien bitartez, konponbide adostuaren aurrean zer nolako jarrera izan zuen aztertzeko. Ikerketaren lagina Hego Euskal Herriko egunkari nagusietan 1998ko eta 2006ko su-etenetan argitaratutako bineta politikoak dira. Metodologia propio baten bitartez, distentsiorako une bi horietan kazeta bakoitzak indartutako diskurtsoa ikertu da. Horren ondorioz, helburua da zehaztea Galtungek teorizatutako bakea sustatzen duen kazetaritza egin ote zen edo, kontrara, tentsionamenduari eutsiz, gerra markoak eta indarkeria egoerari eusten dion diskurtsoa indartu ote zen egunkari bakoitzean argitaratutako tira politikoekin.