Karrera amaierako proiektuak euskarazproiektuak hizkuntza zahar berriaz

  1. Jaime Kortabarria Onaindia
  2. Juan Ramón Arraibi Dañobeitia
  3. Juan Pablo Gorriño Arriaga
  4. Javier Caamaño Eraso
Book:
VIII Congreso Internacional de Ingeniería de Proyectos: Bilbao 6-8 de octubre de 2004. Actas

Publisher: Asociación Española de Ingeniería de Proyectos (AEIPRO)

ISBN: 84-95809-22-2

Year of publication: 2005

Congress: CIDIP. Congreso Internacional de Ingeniería de Proyectos (8. 2004. Bilbao)

Type: Conference paper

Sustainable development goals

Abstract

Duela 25 urte, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, karrera amaierako proiektuak (KAP), eta ikasketa guztiak, gaztelaniaz baino ez ziren egiten. Harrezkero, euskaraz ere egiten dira. Ingeniaritzako proiektuak tradizio tekniko gabeko hizkuntzaz egitea erronka itzela da, eta bideberritze bat proiektugintzan. Komunikazio honetan egindako bidea azaltzen da labur-labur, istorio luzeagoa izan arren; eta gaur egun dauden zailtasunak eta premiak zirriborratzen dira. Orain arte 160 KAP egin dira, azken urte bietan egindakoen kopuruak gorantz egin ez duen arren. Proiektuok industria zein telekomunikazio ingeniaritzan egin dira, eta oraintsuko titulazio berrietan ere hasi dira egiten. Zailtasunak handiagoak dira, beste hizkuntza teknikoki garatuago bateko proiektugintzarekin alderatuz gero, baina gainditu ahal dira 160 kasu horietan gainditu egin direnez. Konklusio gisa, eta zailtasunak arintzeko eta proiektuok sustatzeko, egin behar diren ekimen garrantzitsu bi adierazten dira: bata, Eskolan berton egin beharrekoa; eta bestea, enpresek euren gain hartu beharrekoa. Bigarrena da zailena eta nekezena, baina ahalezkoa epe ertainean, istorio honetan ia ezinezko ziren beste gauza asko ahalezko bihurtu diren bezalaxe.