Ezagutzaren kudeaketan oinarritutako project management-aren antzea

  1. Javier Caamaño Eraso
  2. Esther Etxaniz 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Livre:
VIII Congreso Internacional de Ingeniería de Proyectos: Bilbao 6-8 de octubre de 2004. Actas

Éditorial: Asociación Española de Ingeniería de Proyectos (AEIPRO)

ISBN: 84-95809-22-2

Année de publication: 2005

Congreso: CIDIP. Congreso Internacional de Ingeniería de Proyectos (8. 2004. Bilbao)

Type: Communication dans un congrès

Résumé

Praktikan, informazio esplizitua informazio-teknologien bidez integratu baino ez dute egiten enpresa askok ezagutza kudeatzeko; hartara, ordea, espazio digital bat eratzea besterik ez da lortzen, eta espazio horrek berez ez dauka ezagutza sortzea eragingo duen dinamikarik. Gainera, proiektuen barruan ezagutza kudeatzeko ikuspegi global bat definitzea zaila denez, proiektu funtzional independenteak ari dira egiten enpresak, eta proiektu horiek ez dute nahitaez ikuspuntu integratu bat. Hala, ezagutza nola sortu, hobekuntzak nola inplementatu eta ezagutza hori nola integratu arrakastaz proiektuaren prozesuetan ikertzen dute enpresek: prozesu horien kudeaketa egoki antolatzea izango da helburua. Horregatik aztertzen da artikulu honetan ezagutzaren kudeaketak Project Management delakoari egiten dion ekarpena, ez jakintza-arlo bereizi gisa baizik eta elkarri atxikita, antolamenduaren estrategia korporatiboaren barruan koordinatu eta txertatutako ekimen gisa. Horretarako, lehenik, ezagutza sortuta eta proiektuetan arian-arian barneratuta, proiektu-taldean kultura edo gune sozial bat eratzeko dauden hainbat praktika eta teknika aztertuko dira, eta, ondoren, ezagutzaren fluxu multidinamikoa egituratuko duten teknologiak eta simulazio-tresnak landuko dira, antolamendu-ikaskuntzan oinarritzen den enpresa batean proiektuarekin sortutako premiei erantzuteko. Berrikuntzari begirako ikuspuntu horrek ekarriko du ezagutzaren espirala, pixkanaka-pixkanaka aplikatzen eta integratzen joatea, eta, hala, argitara aterako dira, agian, Project Management-aren antzeak dituen zenbait sekretu.