Emakume gazteen estereotipoak Disney Channel kateko telesailetan

  1. Aiestaran Yarza, Alazne
  2. López, Susana
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2011

Issue: 76

Pages: 43-56

Type: Article

DOI: 10.26876/UZTARO.76.2011.3 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Sustainable development goals

Abstract

AEBko Disney faktoriak errealitatea islatzeko duen modua aztertzen duen ikerketa-korrontearen barruan kokatzen da lan honen helburu orokorra. Fikzio-telesailen bitartez eta nerabeentzako komedia formatupean, itxuraz tolesgabea den dibertsioaren bilgarriarekin erakusten ditu Disney-k gazteen imaginarioan sakon sartzen diren AEBko bizimodu idilikoa, kontsumo-moldeak edota emakume eta gizonen erakargarritasunen ereduak. Hannah Montana eta antzeko telesailek lortu duten neurrigabeko arrakasta eta, ondorioz, gazteen artean sortu den mitomania dira Euskal Herriko Unibertsitatean garatu dugun ikerketa pilotuaren abiaburua. Izan ere, Ipar Amerikako telesail arrakastatsuenek euskal nerabeen artean izan duten eragina ezagutu nahi izan dugu eta Disney Channel kateko telesail arrakastatsuenetan aurkezten den emakume nerabearen ereduari buruzko lehenengo emaitzak jasotzen dira hurrengo lerroetan. GAKO-HITZAK: Disney Channel · Generoa · Teleserieak · Emakume nerabeen estereotipoak.