Eliza eta emakumearen hezkuntza XX. mendearen atarianhausnarketa bat "Maria eta Jose" ikastetxe katolikoaren 125. urteurrena dela eta

  1. Ostolaza Esnal, Maitane
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 1997

Zenbakia: 21

Orrialdeak: 97-111

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Artikulu honek eskola, eliza eta emakumearen arteko harremanak aztertzen ditu historiaren ikuspuntutik. Esparru horretan kokatuz, bere helburua emakumezkoen generoaren eraikuntzan eskolak jokatzen duen funtsezko papera argitan jartzea da. Horretarako XIX. mendearen amaierako hezkuntza-eredu nagusia hartzen du aztergai, hots, eliza katolikoarena, eliz ikastetxe baten analisitik abiatuz. Bi ideia nagusi daude artikuluaren muinean: batetik, elizari buruzko irudi konbentzionalaren berrikusketa kritikoa egiten da eta eliza, erakunde atzerakoi, geldikor eta antimoderno gisa ulertu ordez, instituzio honek gizarte aldakorretan erakutsi ohi duen malgutasuna eta jarrera dinamikoa azpimarratzen dira; eta bestetik, kultura eta erlijioaren garrantzia ematen da aditzera, bi elementuok gizarte-egituraketan nahiz aldaketa-prozesuetan eragile aktiboak direla frogatuz.