Ezpeleta, Lekorne eta Makeako azentu-ereduez
- Gaminde Terraza, Iñaki
- Salaberria, Jasone
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 1997
Issue: 20
Pages: 93-103
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Lan honetan Lapurdiko behenafarreraren barnean kokaturik dauden Ezpeleta, Lekorne eta Makea herrietako azentu-ereduetarako lehen hurbilpena egin nahi dugu. Horretarako bertan eginiko inkesta batzuen neurketa akustikoetan oinarrituko gara. Azentua Hegoaldean eta zubereraz gero eta ezagunago egiten zaigun bitartean, lapurtera eta behenafarreraren azentu-ereduei buruz dakiguna deus guti da oraindik orain. Horregatik, gure lantxo hau lehen saioa ez bada ere, hutsune hori betetzera heldu da. Lanaren lehen atalean azterketa akustiko txiki bat aurkezten dugu; bigarren zatian lortu ditugun datuen analisi fonologikoa egingo dugu. Hirugarren zatian pluralaren erabilerak gainiroki ikusiko ditugu. Azkenik, laugarren eta bosgarren zatietan, deklinabidea eta aditz jokatuen erabilera batzuk aztertuko ditugu.