Multifuntzionaltasuna eta baso-eredu produktibistaren krisia. Funtzio ekologikoak Bizkaiko baso-politikan

  1. Esparta Soloeta, Iñaki
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2009

Número: 68

Páginas: 5-30

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Multifuntzionaltasunean oinarrituriko kudeaketan, basoak, gizarteari ondasun eta zerbitzu ugari eskaintzeko gai diren ekosistema konplexutzat hartzen dira. Ikuspegi berri honetan, produkzio-funtzioarekin batera, funtzio ekologikoak eta aisialdiari loturikoak ere aintzakotzat hartzen dira. Horrek, era berean, erronka handiak ezartzen dizkio baso-politikari, zeren ingurumenari eta aisialdiari loturiko aldagaiak kontuan hartzera behartzen baitu. Lan honen helburua, ekonomia ekologikoak eta instituzionalismoak eskainitako ikuspegian oinarrituz, Bizkaiko baso-sektorearen egoera analizatzea eta bertako baso-politikan funtzio ekologikoek hartzen duten garrantzia aztertzea izan da. Emaitzei dagokienez, alderdi hauek nabarmendu daitezke: (i) jabetzaren egiturak determinatzen du Bizkaiko baso-eredua; (ii) merkatu-mekanismoek ez dutenez aukerarik eskaintzen multifuntzionaltasuna bultzatzeko, beharrezkoa da Administrazioaren esku-hartzea eta (iii) baso-politikak, edozein esparrutan gauzatzen delarik, produkzio-funtzioa lehenesten jarraitzen du.