Leonard Cohenen abestien integrazioa Espainiako kulturan Xabier Leteren itzulpenen bidez
ISSN: 1132-2152
Year of publication: 2023
Issue: 54
Type: Article
More publications in: Senez: itzulpen aldizkaria
Abstract
Itzulpengintzak funtsezko garrantzia izan du Leonard Cohenen abestiek Espainiako herri-kulturan izan duten harreran. Hamarkadaz hamarkada, Kanadako musikariaren lana integratzeko bitarteko sendoenetako bat bilakatu da, eta kulturen arteko zubi-lana egin du jatorrizko zein xedezko hizkuntza- eta kultura-sistemen artean. 'Leonard Cohen_ESP (1972-2019)' corpusa abiapuntu hartuta, artikulu honek Cohenen abesti euskaratuen ikuspegi orokorra eskaintzen du. Orobat, Xabier Leteren «Suzanne» eta «Bird on the Wire (Txoriak kaiolan)» itzulpenen azterketa deskribatzaile-konparatiboa ere jasotzen du, behatutako itzulpen-teknikek interes bereziko aztergai bihurtzen baitituzte.