Euskarazko on-line artikuluetan aipatutako izendun entitate nabarmenen identifikazioa denbora errealean
- 1 HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
ISSN: 0214-9001
Year of publication: 2021
Issue: 40
Pages: 315-328
Type: Article
More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Abstract
Lan honen helburu nagusia, hedabideetako euskarazko edukian aipatzen diren izendun entitate nabarmenen identifikazioa da, identifikazioa denbora errealean eginez. Horretarako, euskaraz argitaratutako albisteetatik izendun entitateak automatikoki jaso eta etiketatzeko sistema garatu da, artearen egoerako Ikasketa Sakoneko ereduak erabiliz. Izendun entitateen identifikadoreari esker, denbora errealean jasotako albisteetako izendun entitateak etengabe identifikatu eta jasotzen dira, erregistro bat osatuz. Bukatzeko, identifikatutako izendun entitate nabarmenak astero publikatzen dira Wikipediako orri batean, Euskarazko Wikipedian artikulurik ez daukaten entitate nabarmenak erakusteko asmoz.