Demokrazian sakontzea eta parte hartzea, hainbat eskalatan

  1. Leire Escajedo San Epifanio ed. lit.
  2. Julen Zabalo Bilbao ed. lit.
  3. Igor Filibi López ed. lit.

Editorial: Servicio de Publicaciones ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-550-6

Año de publicación: 2023

Tipo: Libro

Resumen

Maila ezberdinetan, globaletik tokikora, eta forma ezberdinak hartuz, demokrazia bide berriak bilatzen ari da gure garaian. Ahultzen ari diren demokrazia-eredu zaharragoen aurrean, azken urteetan demokrazian sakontzeko nahia adierazten duten dinamikak antzeman dira askotariko eremuetan; bai eta herritarren parte hartzeko modu berriak ere. Horiek guztiak dira lan honetan aztergai. Helburu bikoitza du lanak. Batetik, eta ikasmaterial orok bezala, irakasten eta ikasten laguntzea du helburu, alegia, demokrazia eta parte hartzeko moduak lantzea Gizarte Zientzietako zenbait ikasketatan. Bestetik, bigarren helburu bat ere badu, ez garrantzi gutxiagokoa, euskal irakurleei, oro har, demokrazian sakontzea posible egiten duen hurbilketa pribilegiatua eskaintzea. Liburu honen egileek konbentzimendu irmoa partekatzen dute demokraziaren etorkizuna oraindik idazteke dagoela.