Gudaria memoria gune gisa Ramon Saizarbitoriaren nobeletan

  1. Izaro Arroita Azkarate 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Libro:
Oroimenaren lekuak eta lekukoak: Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak vs. kontaera historiko-politikoa
  1. Arroita, Izaro (ed. lit.)
  2. Otaegi, Lurdes (ed. lit.)

Editorial: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-290-6

Año de publicación: 2015

Páginas: 185-199

Tipo: Capítulo de Libro

Resumen

Artikulu honen helburu nagusia Ramon Saizabitoriaren nobeletan gudaria, memoria gune gisa nola irudikatzen den aztertzea da. Izan ere, Gerra Zibila, gudariak eta haien ondare abertzalea gai garrantzitsuenetakoak dira "Bihotz bi. Gerrako kronikak" (1996) nobelan eta ondorengo lanetan, bereziki "Gudari zaharraren gerra galdua"-n (2000) eta "Martutene"n (2012). Obra horiek memoria ikasketen ikuspegitik aztertzeko, "memoria gune" kontzeptua erabiliko dugu batez ere, eta, beraz, beharrezko izango dugu aldez aurretik kontzeptu zabal hori nola ulertzen dugun zehaztea, egin izan diren interpretazio ezberdinak kontuan izanda. Gerrari buruzko sinbolo abertzaleen gaineko irakurketak bide emango digu Saizarbitoriaren obretako memoria kritikoak azaleratzeko. Ikusiko dugunez, oro har gudarien duintasuna nabarmentzen den arren, desmitifikatu egiten dira mito abertzale batzuk, eta aipatu egiten dira diskurtso abertzale ofizialak ahantzarazi nahi izan dituen gertakari historikoak edota memoria gune deserosoak.