Irakasle-antolakuntza propioa Euskal Unibertsitatean

  1. Xamardo González, Nicolás
  2. Etxebarria Bilbao, José Ramón
  3. Zalakain Garaikoetxea, Jexuxmari
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Año de publicación: 2004

Título del ejemplar: Unibertsitatea eta euskara

Número: 50

Páginas: 141-150

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resumen

Euskarazkoa izanik, Euskal Herriko gizartea helburu hartuko duen unibertsitatea izango da egileontzat Euskal Unibertsitatea. Gaur egungo errealitatearen konstataziotik abiatu, eta unibertsitate-sisteman diren zuloak, gabeziak, eta premiak nabarmentzen dizkigute. Euskal Herriak ez du irakaskuntza-sistema propiorik. Gaurdanik, Euskal Herria bere osotasunean hartzearen eta hori irakaskuntza-sisteman islatu beharraren premia azpimarratu nahi dute, beraz, egileek, beraien ikuspuntutik. Arrazoi horiek eraman zituzten, besteak beste, UPV-EHUko irakasle batzuk funtzionaritzari uko egitera, eta horregatik bota zituzten unibertsitatetik ere. Arrazoi horiengatik berengatik aldarrikatu dute lehen unetik irakasle-antolakuntza propioaren beharra; ezinezkotzat jotzen baitute Euskal Herriko irakaskuntza-sistema propioa eredu funtzionarialaren arabera eraikitzea. Bestalde, Euskal Unibertsitatea modu ezberdinetara uler daitekeela, eta horren inguruko azalpena ematen digute. Etorkizuneko Euskal Unibertsitatearekin zerikusia izan dezaketen hiru ekimenen berri ematen digute, hirurak ere herri-mugimendutik datozenak. Hala ere, oraindik zenbait urrats eman behar dira bidean aurrera egiteko, harik eta benetako Euskal Unibertsitatea lortzen dugun arte. Proposamen zehatzak egiten dizkigute Jose Ramon Etxebarriak, Nikolas Xamardok, eta Jexuxmari Zalakainek.