Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai- D ereduko gasteizko bi eskolaren indarguneak identifikatzen
- Leire Díaz de Gereñu Lasaga Director
- Itziar Idiazabal Gorrotxategi Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 15 July 2022
Type: Thesis
Abstract
Azken 40 urteetan oso emaitza onak lortu dira Euskal Autonomia Erkidegoan ikasleen euskalduntzearen datu orokorrak begiratzen badira. Hala ere, euskara ezagutzaren gorakadak ez du euskararen erabilera areagotu (Soziolinguistika Klusterra, 2017) eta, hori gutxi balitz, ukaezina da azken hamarkadako hezkuntza lorpenen emaitzetan jaitsiera etorri dela (ISEI-IVEI, 2016). Irakaskuntza erronka berriak agertu dira eta horiek sakon ezagutu eta kontuan izatea ezinbestekoa da euskararen irakaskuntzaren eta eleaniztasunaren tratamenduan (Ortega, 2017).Hau honela, testuinguru erdaldunetako eskola komunitateetan jatorri soziokultural anitzeko ikasleak biltzen dituzten eskoletako lorpenak sakonago ezagutu nahi izan dira tesi honetan, eta bi ikuspegitatik egin nahi izan da, gainera. Alde batetik, aztertutako eskola-komunitateetako kide ezberdinen hizkuntza-jarrerak aztertu dira, euskara ardatz duen eleaniztasunean oinarrituz. Horretarako, berariaz tesi honetarako prestatutako galdetegiak erabili dira. Bestalde, eskola horietako ikasleen euskarazko ahozko kontaketarako gaitasuna nolakoa den ikertu da, ipuin kontaketaren bitartez.Euskararen biziberritzerako baldintzak onak ez diren arren, bi aztergaietan emaitza onak lortzen dira aztertutako ikastetxeetan. Emaitza onak direla bi modutara argudiatzen dut. Lehenik eta behin, onak dira bai aurkitutako jarrerek euskararen biziberritzea sostengatzen dutelako, bai ikasleen ahozko gaitasunak eskatutako zeregina betetzea ahalbidetzen duelako. Bigarrenik, emaitza onak direla esan liteke Euskal Herriko beste testuinguru euskaldunago eta homogeneoago batzuetako datuekin konparatuta, tesi honetako emaitzak datu horien parean edo goitik ageri zaizkigulako.