Zurrunbilo sortzaileek eraturiko zurrunbiloen ereduztapen konputazionala

  1. IBARRA UDAETA, JOSU
Dirigida por:
  1. Javier Sancho Sáiz Director/a
  2. Unai Fernández Gámiz Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 27 de mayo de 2022

Departamento:
  1. Ingeniería Energética

Tipo: Tesis

Teseo: 773224 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Haize energiaren eskaera handitzea haize turbinen tamainen hazkuntzarekin eta hauetan instalaturikojarioaren kontrolerako eragileen garapenarekin zuzenki harremanduta dago, hala nola, zurrunbilosortzaileekin. Zurrunbilo sortzaileak edo Vortex Generators (VG) jarioaren kontrolerako eragile pasiboakdira, mugako geruzaren banatzea atzeratu edo ekiditzeko erabili daitezkeenak. Orohar, VG jakin batentamaina, leku horretan mugako geruzaren lodierarekin bat etortzeko diseinatua izan ohi dira. Baina,altuera konbentzionala duten VG horiek arraste karga handia eragin dezakete, hortaz, zurrunbilosortzaileen diseinurako bestelako azterketa mota bat bideratu behar da. Zurrunbilo sortzaileen diseinurakosimulazioen bidea hautatu egin da eta hiru urrats ezberdinetan Computational Fluid Dynamics (CFD)teknikak erabiliz VGek sorrarazitako zurrunbiloak karakterizatuko dira. Lehendabizi plaka lau bateankokatutako VG batek sortutako zurrunbiloa ezaugarrituko da bost altuera ezberdinetarako eta lau erasoangeluetarako. Navier-Stokes ekuazioak Re=27000 baliorako ebatziz. Ondoren, presio gradientearbuiagarria duen plaka lau batean kokatutako VG baten simulazioak egin izan dira zelda sorta ereduaerabiliaz alde batetik eta guztiz ebatzitako saretaren eredua erabiliz bai Large Eddy Simulation (LES) zeinReynolds-Average Navier-Stokes (RANS) simulazio ereduetarako. Azkenik, DDU97W300 profil bateneraginkortasun aerodinamikoa ebaluatu da, VGarekin eta hau gabe. jBAY iturburu ereduan triangeluformako VG bat CFD tekinen bidez simulatu da, baita guztiz ebatzitako saretaren bereizmenerako ere.RANSean oinarrituriko simulazioak erabili dira egoera egonkorrerako, eta Detached Eddy Simulation(DES) metodoa erabili da stall egoerarengandik gertu dauden eraso angeluetarako (AoA). Simulazionumeriko guztiak Re = 2x10 6 Reynolds zenbakiarekin egin dira.