Helduen praktika integratua I. Praktika klinikorako gidaliburua

  1. Estíbaliz García Uriaguereca
  2. Janire de la Torre Pérez
  3. Eneritz Bilbao Uriarte

Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-540-7

Año de publicación: 2023

Tipo: Libro

Resumen

Helduen praktika integratua I (HPI I), Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Odontologia graduko 5. mailan kokaturiko ikasgai praktiko-klinikoa da, hots, urte osoko derrigorrezko ikasgaia eta graduaren azken urteko praktiken parte garrantzitsua. Odontologo orokorrak gauzatu beharreko hainbat jarduera bateratzen ditu; beraz, ikasleak, bere formakuntza amaitzen duenean, gaixo bakoitza modu integralean tratatzeko gai izatea dauka helburutzat. Ikasturteko 30 eskola-asteetan zehar, ikasleek hainbat tratamendu egingo dituzte, eta, horretarako, egin beharreko prozeduren ezagutza teorikoa ez ezik, tresna ugari erabiliko dituzte. Tresna horiek, kasu batzuetan, hainbat tratamendutarako erabiltzen dira, eta, beste batzuetan, berriz, praktika jakin baterako bakarrik. Bestalde, diagnosi egokia egin ostean, ezinbestekoa da tratamendu ezberdinen sekuentzia ezagutzea praktikak ondo antolatzeko. Gidaliburu honen argitalpenaren xedea da UPV/EHUko Odontologia Graduko Helduen Praktika Integratua I-eko ikasleek praktika klinikoak antolatu eta modu koordinatuan burutzeko baliagarri izatea. Bertan, praktikak planifikatzeko jarraibide orokorrak eta helburuak deskribatzen dira alde batetik, eta, bestetik, ikasgaian maizago egiten diren prozedura klinikoen sekuentzia zehazten da. Halaber, ikasleak prozeduretan erabiliko dituen materialak zerrendatu dira, beraiek tratamendu bakoitzerako behar duten materiala identifikatu eta batu dezaten. Gida honetan zehazten den tresneria eta materiala ikasleen eskura dago UPV/EHUko Odontologia Klinikako esterilizazio eta biltegi-zerbitzuetan. Beraz, materialen marka komertzialak Odontologia Klinikaren hornitzaileen eskuragarritasunaren menpe egongo dira. Azpimarratu beharrekoa da koaderno hau ez dela irakaskuntza-gidan gomendatutako bibliografiaren ordezkoa, baizik eta ikasleentzako laguntza-tresna bat soilik.