Beste aditz laguntzaile ditrantsitibo bat Gipuzkoa mendebaldean-ag- erroko formen jatorria eta garapena

  1. Borja Ariztimuño Lopez 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Journal:
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

ISSN: 0582-6152

Year of publication: 2020

Volume: 54

Issue: 1-2

Pages: 265-278

Type: Article

DOI: 10.1387/ASJU.23057 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openOpen access editor

More publications in: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

Sustainable development goals

Abstract

Artikulu honetan Gipuzkoa mendebaldeko hizkeretan baizik ageri ez den aditz laguntzaile batez arituko naiz (adib. Otxoa Arinen diago ‘dio’), bi helburu nagusirekin: batetik, lehen aldiz forma dokumentatu guztiak sailkatzea (orain arte identifikatu ez diren zenbait barne), eta bestalde, adizki horien eta orobat gutxi aztertu diren Lazarragaren jago ‘dio’ erakoen arteko harremana argitzea, guztien sorreraren eta garapenaren gaineko proposamen bat eginez. Hala, testuen azterketa filologikoa eta barne-berreraiketa baliatuz ondoriozta daiteke ezen Araba ipar-ekialdeko eta Debarroaren inguruko euskaran *edun-en forma ditrantsitibo bereziak garatu zirela, zeinek bilakaera fonologiko baten ondorioz -ag- erroa erakusten duten, eta betiere 3. pertsonako datibo-komunztadura.