Gorputz gaixoak eta alteritate espazioak: eremu ukigarri edo ukiezinak egungo euskal eta alemaniar literaturan

  1. Iztueta Goizueta, Garbiñe 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Book:
Fuera de Lugar: cuerpos (in)tangibles en las culturas minorizadas de la Península Ibérica Literatura, cine y arte

Publisher: University of Warsaw

ISBN: 978-83-235-5590-2

Year of publication: 2022

Pages: 134-157

Type: Book chapter

Abstract

Artikulu honetan alteritatea, periferia eta memoria izango dira aztergai euskaleta ekialdeko alemaniar literaturako lau idazleengan fokua jarriz: Uxue Alberdiren Jenisjoplin (2017), Ixiar Rozasen belzuria (2014), Paula Fürstenberg-en Familie der geflügeltenTiger (2016) eta Maren Wurster-en Das Fell (2017).Belaunaldi bereko emakumezko idazle gazte hauek gorputz gaixoen errepresentazioarenbidez bestetasuna, periferia eta memoria hausnartzeko espazio berriak sortzen dituzte.Pertzepzioaren eremuari bereziki erreparatuz, ukimena eta entzumenaren lanketa literarioa azpimarratuko dira lau literatur-lan hauetan, bestetasunari hurbilketa egiterakoannuminosum kontzeptua nola gorpuzten duten alderatzeko. Gorputz gaixoen lanketa hauetan larruazalak eta ahotsak estrategia literario gisa oparotasuna eskaintzen diete hautatuko idazleoi. Gainera, XX. mendeko euskal eta alemaniar historietan gertakari erabakigarrien post-belaunaldiko idazleak izanik, aurreko belaunaldien memoriekiko eratzen duteharreman literarioa alderatuko da. Alberdi eta Rozasen kasuan iraganeko gatazka politikoeta sozial eta guduen bizipenen memoria eta Fürstenberg eta Wurster-en kasuan Ekialdeko Alemaniar Errepublika Demokratikoko iraganaren memoria komunikatiboa, sozialaeta kulturalari egiten dioten ekarpena ere hizpide da.