Baliabide eta instalazio hidraulikoen kudeaketatest motako galdera teorikoak, Ingeniaritza Zibileko Gradua
- Eneko Madrazo Uribeetxebarria
- Pedro Arriaga Bayo
- Jabier Almandoz Berrondo
Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-471-4
Año de publicación: 2022
Tipo: Libro
Resumen
Liburu honetan Baliabide eta Instalazio Hidraulikoen Kudeaketa ikasgaiari dagozkion teoria-galderak jaso dira, euskara-gaztelania formatu elebidunean. Aipaturiko ikasgaiak 12 kreditu ditu, 120 eskola-ordu, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen den Ingeniaritza Zibileko hirugarren mailan dago txertatua. Liburuak 2020. urtean argitaratu zen Baliabide eta instalazio hidraulikoen kudeaketa. Ariketa ebatziak. Ingeniaritza Zibileko Gradua liburua osatzen du, orduan ariketa ebatziak argitaratu baitziren. Liburu honetan ikasgaiko gai nagusien laburpena egiten da, horiek lantzeko test motako galderen bidez. Test galderek hiru erantzun posible dituzte, baina horietatik bakarra da zuzena; erantzun zuzenak kapitulu bakoitzaren bukaeran ematen dira. Ikasgaiaren gai banaketa eta lantzen diren kontzeptuak kontuan harturik, test galderak hiru ataletan banatu dira: baliabideen kudeaketa, obra hidraulikoak, eta zentral hidroelektrikoak. Denera 250 test galdera inguru dira, aipaturiko hiru atal eta 23 kapitulutan banatuak. Hala, Ingeniaritza Zibileko Graduaren ikasleentzako lagungarri izatea du helburu liburuak, aipaturiko ariketa liburuarekin batera