Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak ikerketa, materiala eta Jardunaldia
- Suberbiola Unanue, Pablo
- Lujanbio Begiristain, Oihana
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2006
Título del ejemplar: Euskararen egoera Nafarroa garaian
Número: 58
Páginas: 165-170
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Herri batean datu soziolinguistiko ¿positibo edo negatibo- batzuk ditugunean... zabaldu behar al dira? Nori zabaldu behar zaizkio? Eta batez ere... nola zabaldu behar ditugu? Galdera hauek, eta beste asko izan ziren hizpide Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak ikerketa oinarri izanik SL Klusterrak landu duen proiektuaren emaitzak ezagutzera emateko antolaturiko jardunaldian. Guztiaren oinarria, bi urte atzerago dago: Pasaiako Udalaren eskariz Maite Otegi ikerlariak 2004an egindako Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak. Ikerketa psikosoziolinguistikoa lan mardula. Ikerketaren ondorioetatik abiatuta, Soziolinguistika Klusterrak eta Urtxintxa Aisialdi Eskolak lan honen zabalpenerako materiala sortzeko Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak Proiektua garatu dute, hau ere Pasaiako Udalak eskatuta egina. Proiektuaren helburu nagusia Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak ikerketa lanaren emaitza garrantzitsuenen zabalpenerako materiala diseinatzea izan da. Material honen xedea herrian, gurasoen, aisialdiko begiraleen, irakasleen eta herriko gazteen artean informazio eta sentsibilizazio lana egitea da.