Nor-nork saileko "egin"-en hedadura geografikoa gipuzkoan: Ondorio batzuk testu zaharren azterketatik

  1. Olatz Leturiaga Angoitia
Revista:
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

ISSN: 0582-6152

Año de publicación: 2022

Volumen: 56

Número: 1

Páginas: 1-42

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

Resumen

Saio honetan, Gipuzkoako testuetan ageri diren nor-nork saileko *ezan eta, batik bat, egin-dun adizkiei erreparatzen diet. XVI.- XVIII. mendeetako testuetako (eta bestelako monografietako) datuak sakon aztertuta, honako hau da ondorioztatu dudana: alde batetik, ez dirudi nor-nork irrealisetako egin Beterrin eta Gipuzkoa (ipar)ekialdean erabili denik. Beste aldetik, badirudi mendebaleko euskararekin harreman estuena izan duten Urola eta Goierri eskualdeetan ez zela eskualde osora hedatzen egin XVII.-XVIII. mendeetan, eta geroago iritsi dela alderdi horietako zenbait herritara: demagun, XIX. edo XX. mendeetan. Bestalde, baliteke Goierritik iritsi izana Tolosalde hego-erdialdera. Hori horrela izanik, mendebaleko berrikuntzaren espazio eta hedaduraren inguruan planteatu ez diren galdera batzuk eskaintzen ditut, aukera horietan pentsatzea ere interesgarri delakoan.