«Tirabirak / Tiras que aflojan». Irakasleen, ikertzaileen eta ikasleen artean garatutako Transmedia Proiektua

  1. Edorta Arana Arrieta 1
  2. Bea Narbaiza Amillategi 1
  3. Libe Mimenza Castillo 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Libro:
Teknologia berriak eta Hezkuntza joerak
  1. Inmaculada Maiz Olazabalaga (ed. lit.)
  2. Urtza Garay Ruiz (ed. lit.)
  3. Carlos Castaño Garrido (ed. lit.)

Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-604-1

Año de publicación: 2017

Páginas: 402-419

Tipo: Capítulo de Libro

Resumen

Euskal gatazka egunkarietako zinta grafikoetan nola islatu den jorratzen duen transmedia proiektua da TIRABIRAK izenekoa. UPV/EHUko EMAN ikerketa taldeak eta ikasleen parte-hartzearekin, Euskal Herrian bizi izandako biolentziaren berrikusketa egiten du hainbat euskarri erabiliz: erakusketa, ikus -entzunezkoak, webgunea, argitalpenak, artxibo digitala eta ikastaroak, besteak beste. 1977 eta 2016 bitartean egunkarietan argitaratu diren binetak miatuz, Euskal Herrian bizi izandako biolentziaren berrirakurketa proposatzen da proiektu honetan. Bineten aukeraketa eta azterketa gauzatuz, jarduera ugari garatu ditugu ikertzaile eta hainbat mailatako ikasleekin elkarlanean. Euskarri fisikoei dagokionez, eta erakusketa ibiltariarekin batera, bineta egileekin eginiko elkarrizketak eta sorkuntza prozesuak erakusten dituzten bideoak eta audio-gida ekoitzi ditugu ikus-entzunezko ikasleez osatutako lantaldearekin batera. Gainera, formakuntza eta produkzio-ekintza eta tailerrak batu ditugu, street marketingetik hasita webdoka, animazio digitala ala Wikipedia elikatzeko jardueren bidez. Bestetik, eta proiektuan erabili ditugun euskarri digitalei erreparatuta, dokumental interaktiboa, artxibo digitala eta webgunea abiatu ditugu. Ikerkuntza-ikaskuntza praktikara eramaten duen TIRABIRAK proiektuan oinarrituta, gradu bukaerako lanak burutu dira eta tesiak abian daude. Gainera, udako ikastaro monografikoa egin da eta hainbat kongresu eta jardunalditan aurkeztua izan da.