Mekanismo lauen sintesirako eta ikasketa zinematikorako irakaskuntza softwarea
- 1 Escuela de Ingeniería de Bilbao, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
- Inmaculada Maiz Olazabalaga (ed. lit.)
- Urtza Garay Ruiz (ed. lit.)
- Carlos Castaño Garrido (ed. lit.)
Publisher: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-9082-604-1
Year of publication: 2017
Pages: 471-480
Type: Book chapter
Abstract
Lan honen helburua software baten aurkezpena da. Softwarea pentsatuta dago ikasleek mekanismoen sintesia eta ikasketa zinematikoa egiterako orduan aurkitzen dituzten zailtasunak gutxitzeko. Softwarea, GIM deiturikoa, ikasleei laguntzen die mekanismoen alorrean sakontzen era errazago eta bisualago batean. Esperientziak esaten digu klaseko teoremak eta kalkuluak software baten bidez aurkeztea eta azaltzea oso lagungarria dela. Era honetan GIM softwarea ikasleek jasotako ezagutza indartzeko asmoarekin, ariketa praktikoetan erabiltzen da. Softwarearen ezaugarri nagusiak, beste batzuen artean, hurrengoak dira: kokapen arazoaren ebazpena, abiadura eta azelerazioen kalkulua, singularitateen analisia, mugimendu lauaren entitate esanguratsuen adierazpena, mekanismo lauen sintesirako metodo grafikoen erabilera. Softwarearen bitartez ikasleek emaitza guztiak ikusteko aukera daukate, baita euren aldaketa denbora zehar ere. Honek errazten du kontzeptu teoriko sakonagoen aurkezpena eta euren pentsaera kritikoa estimulatzen du.