Euskara buruan eta ibili munduanAfrikatuetan barna

  1. Iñaki Gaminde 1
  2. Naia Eguskiza
  3. Irati De Pablo
  1. 1 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Libro:
Hezkuntzari buruzko ekarpenak (EUDIA-8): Leioan. 2019ko apirilaren 5ean
  1. Abasolo, Juan (ed. lit.)
  2. de Pablo, Irati (ed. lit.)
  3. Ensunza, Ariane (ed. lit.)

Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-098-3

Año de publicación: 2020

Páginas: 48-67

Tipo: Capítulo de Libro

Resumen

Lan honetan euskararen lekua ikertu nahi da munduko hizkuntzetan afrikatuei dagokienez. Horretarako, euskara besteen artean kokatzekotan, 600 hizkuntzaren afrikatuek osatutako datu basea osatu da lau irizpide nagusi erabilita: (a) hizkuntza bizirik egotea XXI. mendean; (b) zonalde geografiko guztiak ordeztuta egotea; (c) hizkuntza familia guztiak ordeztuta egotea; eta (d) bibliografia nahikoa egotea. Euskarari dagokionez, erkaketak egiteko euskara estandarra oinarritzat hartu bada ere, barietateetan barna kausitzen diren afrikatuen tasun artikulatorioak eta akustikoak errepasatzen dira, oraindik ikertzeko dauzkagun arazo batzuk agirian jartzekotzat. Euskararen barietateetako eta gainerako hizkuntzen tasunez jardundakoan, afrikatuen hedadurak alderatzeko hizkuntzen ratio bi kalkulatu dira, bata hizkuntzaren fonema guztien araberakoa eta bestea, berriz, kontsonanteen araberakoa. Ratio horien arabera sailkatu ahal izan dugu euskara besteen artean. Ondorioetan ikusi dugu ezen, barietate geografikoak, sozialak eta estilistikoak aztertzean gai hau aurrerantzean ere sakontzeko interesgarria izan daitekeela. Bestalde, ikusi dugu euskararen afrikatuen sistema hizkuntza gehienen bide nagusian kokatzen dela, bai ahoskatzeko erei dagokienez, bai eta ratioei dagokienez ere.