Hizkuntza-distantziaren eta distantzia geografikoaren arteko korrelazioa
- Gotzon Aurrekoetxea
- Juan Abasolo
- Xarles Videgain
- Eguskiza, Naia (ed. lit.)
- Iglesias, Aitor (ed. lit.)
Argitaletxea: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-350-2
Argitalpen urtea: 2021
Orrialdeak: 23-39
Mota: Liburuko kapitulua
Laburpena
Distantzia geografikoaren (dg) eta hizkuntza-distantziaren (hd) arteko korrelazioa gai errepikaria da dialektologiaren historian. Baina, batez ere, azken urteetan erabili diren metodo kuantitatiboen eraginez aurrerapen handiak egin ahal dira. Jean Séguy (1971) izan zen, metodo kuantitatiboak erabiliz, bi distantzien arteko korrelazio estua modu zehatzean proposatu zuen lehena; berak proposatu zuen ekuazioaren arabera hizkuntza-distantzia handitu egiten da distantzia geografikoa handituz doan bitartean. Bere aurkikuntzari gero “Séguy’s curve” edo Séguyren legea deitu izan zaio (Nerbonne, 2010: 3823). Lege hori abiapuntu izanik, Nerbonne eta Kleiwegek “Fundamental Dialectology Principle”aren proposamena aurkeztu zuten (2007), zeinak hauxe dioen: “geographically proximate varieties tend to be more similar than distant ones” (2007: 154), alegia, geografikoki hurbil diren barietateetan joera izaten dela hizkuntzaz ere hurbilago izatera, urrunagokoak baino. Geroago Nerbonek (2013: 222) proposamen horri xehetasun batzuk gehitu zizkion: “nearby language varieties are generally –but not always– more similar than distant ones”. Gure ekarpenean, euskal esparruan egindako azterketa horien emaitzak aurkezten ditugu. Horretarako, alde batetik, Bravais-Pearsonen eta bestetik Spearmanen korrelazio-koefizientea erabiliko dugu. Emaitzen arabera euskaran jaso diren korrelazio-koefizienteak oso altuak dira, beste hizkuntzetan jasotakoak baino askoz handiagoak. Horrek hizkuntza-egonkortasun handia iragartzen du.