Hezkuntzari buruzko ekarpenak (EUDIA-9)
- Eguskiza, Naia ed. lit.
- Iglesias, Aitor ed. lit.
Argitaletxea: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-350-2
Argitalpen urtea: 2021
Mota: Liburua
Laburpena
Munduan beste gauza askok bezala, zientziak ere eztabaida behar du. Eztabaidarako denbora eta espazioa eskaintzea eta horretan tematzea ezinbestekoa da. Zientziaren eta ikerketaren helburuen artean errealitatea hobetzeko ezagutza handitzea dago. Ikerketaren bidez lortzen den ezagutza partekatzeko, jakitera emateko eta sozializatzeko, eztabaidaguneak sortzea da bide eraginkorrenetako bat. Ikertzaileak prest egon behar du metodologia eztabaidatzeko, lankideekin eta beste ikertzaile batzuekin jakintzak partekatzeko, ikusmoldeak jendearen aurrean plazaratzeko eta abar. Horrez gain, kritikak entzuteko prest agertu behar du horiek aztertzeko, berrikusketak eta eguneratzeak egiteko, teoria etengabeko zalantza zientifikoaren gunean kokatuz, errealitatea birsortzeko eta interpretatzeko.