Herri-ipuingintza euskal eta europar tradizio literarioetan. Mari Xor-en kasua
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2021
Número: 119
Páginas: 121-142
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Euskal Herriko zein Europako testuak oinarri hartuta, euskal herri-ipuingintza europar tradizioan kokatu nahi da, bietan dauden ipuinen aldaera desberdinak aztertzeko eta konparatzeko. Obra jakin bat hartu da ikergai, Mari Xor edo ezagunagoa den Marierrauzkinena, hain zuzen ere; alde batetik, dituen euskarazko beste aldaeren artean alderatzeko eta, bestetik, bereziki Europako beste bertsioekin parez pare jartzeko. Nagusiki, lau ardatzetan jarri da arreta: ipuinaren ezaugarri orokorretan, gertaeretan, pertsonaien ezaugarrietan, eta sinbologian eta imajinarioan, hain justu ere. Azterketak erakusten du Euskal Herrian eta gure herri-literaturaren tradizioan kokatuta dagoen ipuina dela baina, aldi berean, unibertsala ere badela. Ahozkotasuna indartsua den kultura honetan, testuen aldakortasuna ia berezko ezaugarria da, baina hori izan da, hain zuzen ere, irauteko bermea. Elementu batzuk aldagaitzak diren bitartean, beste batzuk aldatuz joan dira, eta aldaketa bera izan da sorkuntzarako iturri.