Diseño de una cubierta vegetal que integra el compost generado en la cafetería de uno de los edificios de la Escuela de Ingeniería de Bilbao
ISSN: 1887-9810
Argitalpen urtea: 2017
Zenbakia: 8
Orrialdeak: 53-66
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Revista Forum de Sostenibilidad = Forum Iraunkortasun aldizkaria = Sustainability Forum journal
Laburpena
Lan hau Bilboko Ingeniaritza Eskolako eraikin batetarako estalki begetal baten diseinu eta analisi energetikoaren gainekoa da. Estalki horretan, eraikin bereko kafetegiko hondakinen balorizaziotik sorrarazitako konposta substratu moduan erabiliko litzateke. Proposatzen den estalki begetala estentsibo motakoa da, mantenu exkaxa eta ureztapenik behar ez duena. Energetikoki, lortutako emaitzek estalki begetalaren efektua udan positiboa litzatekeela konfirmatzen dute, bereziki estalkian ura legokeenean. Aldiz, neguan estalki begetal eta arrunt baten arteko ezberdintasunak ez dira adierazgarriak. Esperientzia unibertsitateko komunitateko kideen artean elkarrizketa, poster eta inkesten bitartez zabaldu da. Gainera, geletan ere islatu da karbono urratsaren analisiaren gaineko ariketa bezala, eta, gradu amaierako proiektu baten bitartez, ikasleen arteko inpaktu handiko praktika baten moduan gauzatu da.