Literatur kritika feminista eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa Kattalin Minerren Moio liburuaren bidez
ISSN: 0422-7328
Año de publicación: 2022
Número: 3-4
Páginas: 9-43
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Egan: literatura aldizkaria
Resumen
Ikerketa honetan 2022ko UEUko Udako Ikastaroetan antolatutako formazio baten baitan egindako literatur tertulia bat aztertu da, literaturaren ikas-ira- kaskuntza eta irakurketa kolektiboa ardatz nagusi izanik. Zehazki, literatur kriti- ka kolektibo eta feminista egin da Kattalin Minerren Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (2019) liburuarekin. Aipatutako tertulian hamasei irakaslek eta bi moderatzailek parte hartu dute. Liburua aurrez irakurri ostean, denon artean komentatu da, eta ondoren, grabaketa transkribatu eta analizatu da. Horretarako, ikerketa kualita- tiboa baliatu da, lan honetarako propio eraikitako sistema kategorial baten bidez datuak sailkatuz. Horrela, ideia axialak dimentsionatu, kategorizatu eta emaitzak atera dira. Ateratako ondoriorik nagusietako bat izan da Moio testu interesgarria dela DBHko azken mailetan nahiz batxilergoan lantzeko, duen literatur estiloa- gatik nahiz mahai gainean jartzen dituen gaien hurbiltasunagatik, dela errealita- te transgeneroa, transfobia, suizidioa, dolua, osasun mentala, etab. Gai horiek guztiak emankor ikusi dira, adin tarte horretako identitate eraikuntzarekin lotzen direlako; betiere aldez aurretik diseinatuta, hartzaileen ezaugarriak aintzat hartuta eta irakaslearen bitartekaritzaz lagunduta.