Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan

  1. Reizabal Arruabarrena, Luixa
  2. Lizaso Elgarresta, Izarne

Editorial: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano

ISBN: 978-84-8438-335-2

Año de publicación: 2011

Tipo: Libro

Resumen

Esku artean duzun eskuliburuaren helburua da aztertzea helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapena ikuspuntu psikologiko batetik. Helburu hori lortzearren, liburua bost ataletan banatu dugu. Lehenengoan, Helduaroaren eta Zahartzaroaren Garapena delako ikerketa-eremuari dagozkion oinarri kontzeptuzkoak eta metodologikoak azaltzen dira. Bigarren atalean, berriz, helduaroko eta zahartzaroko aldaketa biologikoak dira hizpide. Hirugarren atalean, ostera, helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen kognitiboa deskribatzen da. Laugarren atalean, helduaro eta zahartzaroko garapen sozial eta afektiboa aztertzen da, eta liburuaren azken atala, bizitzaren amaierari dagokio. Hain zuzen ere, heriotzari eta doluari. Liburua Euskal Herriko unibertsitateetan berriki ezarri den kreditu europarrera eta Psikologia graduko ikasketa-plan berrira (2010-2011 ikasturtetik indarrean dagoena) egokituta dago eta kapitulu bakoitzaren amaieran, irakurleari zenbait ariketa eta galdera proposatzen zaizkio irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruan hausnartu dezan. Funtsean, liburua idatzi dugu helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenera euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin. Orain irakurleak erabaki beharko du helburu hori lortu dugun ala ez.